Langile bat hil da lan istripuan, Arrasaten

Galizia kaleko eraikuntzako kutxatila batean, hiru metro sakonean lanean ari zela gertatu da ezbeharra.

lan istripuak
Lan istripuak salatzeko asmoz otsailaren 14an LAB, ESK, Steilas, EHNE-Etxalde eta Hiru sindikatuek egindako protesta. OSKAR MATXIN / FOKU
joxerra senar
2024ko otsailaren 26a
19:40
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, arratsaldean,16:30 aldera, lan istripu bat izan da Arrasaten. Galizia kalean eraikuntzako kutxatila baten barruan lanean ari zela, langile bat hil da.

Suhitzaileek kutxatila horretatik atera dute langilea. Hiru metro sakon zegoen. Nahiz eta osasun zerbitzuak ahalegindu diren langilea bere onera ekartzen, ezin izan dute ezer egin.

Oraindik ez da argitu istripuaren arrazoia. Ertzaintzak bere gain hartu du ikerketa.

Urtea hasi denetik, gutxienez hamasei langile hil dira lan istripuan, Hego Euskal Herrian.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.