Langile bat hil da Iurretan, baso lanetan ari zela

Joan den asteazkenean izan zen lan istripua; lanean ari zela, adar bat erori zitzaion gainera. LABen arabera, aurten 36 lagun hil dira lanean ari zirela.

Behargin bat baso lanetan, enborrak mozten, artxiboko irudi batean. OSALAN
Behargin bat baso lanetan, enborrak mozten, artxiboko irudi batean. OSALAN
2024ko abuztuaren 19a
13:00
Entzun

Baso lanetan ari zen beste behargin bat hil da, LAB sindikatuak jakinarazi duenez. Ezbeharra joan den asteazkenean izan zen, abuztuaren 14an, Iurretan (Bizkaia), baina sindikatuak gaur eman du istripuaren berri. Langilea autonomoa zen, eta zuhaitz baten adar bat erori zitzaion gainera, mozten ari zela. LABen zenbaketaren arabera, Euskal Herrian aurten 36 lagun hil dira lanean ari zirela.

Lan heriotza horren ingurukoak ikertzea eskatu du sindikatuak, baita baso lanetan aritzen direnen lan baldintzak eta lan erritmoak ere. Izan ere, gogorarazi du arriskua «handia» dela basogintzan, makina arriskutsuekin lan egiten dutelako besteak beste, lur malkartsuetan eta eguraldi txarrarekin maiz. Eta salatu du langileen lan baldintzak «gero eta eskasagoak» direla.

Bada, lan osasuneko politikak «errotik» aldatzea eta istripurik ez izateko neurriak hartzea galdegin die erakundeei eta arduradun politikoei. LABek dei egin du lan istripua salatzeko mobilizazioetan parte hartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.