Langile bat hil da AP-15ean, kamioi batek harrapatuta

AP-15 autobidean lanean ari zela, kamioi batek harrapatu du garabi bateko 46 urteko gidaria. Bertan hil da. Istripua nola gertatu den argitzen ari dira.

AP-15 autobidea, Zuaztiko ordainlekua. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
AP-15 autobidea, Zuaztiko ordainlekua. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
2025eko otsailaren 18a
12:50
Entzun 00:00:0000:00:00

Istripu larria izan da gaur egurdian AP-15 autobidean. Lanean ari zen 46 urteko behargin bat zendu da, kamioi batek harrapatuta. Eguerdian izan da istripua, 25. kilometroan, Martzilla inguruan (Nafarroa). Nafarroako Gobernuko iturriek jakinarazi dutenez, errepidean zerbitzua ematen duen garabi bateko gidaria da. Matxura zuen ibilgailu bati laguntzen ari zen kamioi batek harrapatu duenean.

Larrialdi zerbitzuak istripua izan den lekura joan dira, baina ezin izan dute ezer egin. Bertan hil da. Guardia Zibila ere bertaratu da, eta kasua aztertzen ari da, istripua nola izan den argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.