Langile Autodefentsa Sareko beste bi kide atxilotu ditu Espainiako Poliziak

2021eko otsailaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Langile Autodefentsa Sareko (LAS) Bilboko bi kide atxilotu zituen atzo Espainiako Poliziak. Goizean haien etxeetara joan zen bila, baina ez zeuden. Bi kideak, halere, euren kasa agertu ziren polizia etxean eguerdian. LASek Limpiezas Arana enpresaren «esplotazio» praktikak salatzeko eginiko protestaldiekin lotura dute atxiloketek. Astelehenean, beste lau kide atxilotu zituzten, eta epaiketa apirilaren 15era atzeratu da. LASek elkarretaratzea egin zuen, arratsaldean, Poliziaren jarduna salatu, eta atxilotuei elkartasuna adierazteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.