Langabeziaren egoera salatu dute euskal sindikatuek

2011ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Langabeziaren hazkundearen irakurketa larria egin dute euskal sindikatuek. ELAren ustez, prekarietatea eta babesgabetasuna handitzen ari dira. Langabezian dauden pertsonen %38,2k ez duela inolako ordainik eskuratzen ohartarazi zuen sindikatuak, aurreko urteko hilabete berean baino %7,2 gehiago. LABek, berriz, lan erreformaren eta pentsioen erreformaren ondorioak kritikatu zituen. «Gazteek lanpostu bat lortzea gehiago zaildu duen traba da erretiro adina atzeratzea». Bestalde, politika aktiboetan diru gehiago gastatzea eskatu zion UGTk Jaurlaritzari. Patronalaren ikuspuntua beste bat da. Confebasken aburuz, erreforma gehiago behar dira ekonomia suspertu eta enplegua sortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.