BASAURI. Lanera itzuli beharko dute langileek Basauriko Sidenor altzairutegian, Lan Agintaritzak baliogabetu egin baititu jarduera eteteko astelehenean enpresa batzordeak emandako argudioak. Zuzendaritzaren arabera, «langileentzat ziurra den modu ordenatuan»ekingo diote ekoizpenari.
Erabakia oso gogor salatu du ELAk: «Oso larria iruditzen zaigu alarma estatu testuinguru batean jardutea, non lehentasuna COVID-19 birusa ez zabaltzea den». Koronabirusaren aurkako prebentzio neurri egokirik ez dagoela berretsi du ELAk, eta Jaurlaritza egin du egoeraren errudun, «Osalanek ez zituelako salaketak egiaztatu».
Sidenorren kontrako bidea hartu du Bizkaiko beste altzairutegi nagusiak, Sestaoko ACBk. Haren jabeak, Arcelor Mittal multinazionalak, iragarri du ACB itxi egingo du aldi baterako, «langileen ongizatea ziurtatzeko, eta eskaera eskariari egokitzeko».
Koronabirusa
Lanera itzuli dira Sidenorren, eta Arcelorrek ACB geratuko du

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu