Lander Artetxe Elkargiko presidente berria

Lander Artetxe. MARISOL RAMIREZ / FOKU.
2023ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
Josu Sanchezek azken prentsaurrekoa eman zuen atzo Elkargiko presidente gisa. 2022ko datuak eta 2023ko aurreikuspenak eman ostean, enpresen topaketa bat egin zuten, eta bertan izendatu zuten presidente berria: Lander Artetxe. Iaz hasi zen Elkargin lanean Artetxe, administrazio kontseiluko kontseilari gisa. Urtebete eskasean, presidente kargura itzuli da, Josu Sanchezek aulkia utzita.

Artetxek Zuzenbideko lizentzia egin zuen Deustuko Unibertsitatean, eta Arteche Taldean hasi aurretik hainbat lan egin zituen munduko finantza eta aholkularitza enpresa batzuetan. 1997an sartu zen familiako enpresan, eta lau urte eman zituen Brasilen; denbora horretan, taldearen Hego Amerikako operazioen buru izan zen. Bizkaiko metalgintzako patronalaren presidenteordea eta Cebekeko aholkularia ere bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.