Lan ituna sinatu dute Lantegi Batuak enpresan
BILBO. Akordio batekin amaitu da lan gatazka Lantegi Batuak enpresan. LABek, CCOOk eta UGTk lan hitzarmena sinatu dute 2018-2021 tarterako. UGTk azaldu duenez, ELAk ez du izenpetu. Negoziazioek hainbat hilabete iraun dute, eta langileek greba egin zuten martxoan. Lantegi Batuak-ek bi mila langiletik gora ditu; haietako gehienek elbarritasunak dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu