Urteko lehen erdian 19.545 lan istripu zenbatu ditu Osalanek Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Iazko aldi berarekin konparatuz, %16,3 ugaritu dira. Horietatik 18.500dik gora istripu arinak izan dira; 128, berriz, larriak. Era berean, larriki zauritutakoen kopuruak ere gora egin du. Zehazki, %62 handitu da —79 izan ziren iaz, eta 128 aurten—.
Sektoreak ere badu zerikusia lan istripuen kopuruan: gehienak zerbitzuetan atzeman ditu Osalanek (8.818); ondoren, industrian (5.442), eraikuntzan (2.129), eta nekazaritzan, abeltzaintzan eta arrantzan (300).
Proportzioan, ordea, datuek beste joera bat erakusten dute. Mila langileko gaixo agiri gehienak eraikuntzan eman dira (37). Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza (33,04) eta industria (33,01) ere hurbil ibili dira; zerbitzuetan, berriz, mila langileko 12,3.
Gainera, urteko lehen seihilekoan 806 gaixo agiri eman dira laneko gaixotasunengatik, iaz baino %3,2 gehiago.
Hildakoei dagokienez, 45 dira Euskal Herrian lanean ari zirela bizitza galdu duten beharginak, betiere LAB sindikatuak egiten duen zenbaketaren arabera.
Lan istripuengatik larriki zauritutakoak %62 ugaritu dira
Ezbeharrek %16,3 egin dute gora, Osalanen arabera; aurten, 45 lan heriotza zenbatu dituzte sindikatuek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu