Lan erreformaren onarpena, Konstituzionalerako bidean

PPk eta Voxek iragarri dute auzitara joko dutela lan erreforma onartzeko bozketa baliogabetzeko

PPko kideak txaloka, erreforma atzera bota zutela uste zutenean. KIKO HUESCA / EFE.
2022ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
MADRIL. Soka luzea ekar dezake asteazken arratsaldean Espainiako Kongresuan lan erreformaren harira bizi izandakoak. Erreformak ozta-ozta egin zuen aurrera, PPko diputatu Alberto Caserok huts egin eta gobernuaren lege dekretua onartzearen aldeko botoa eman zuelako. Horrela konpentsatu ahal izan zuen gobernuak UPNko bi diputatuek beren alderdiaren aginduari muzin egin eta erreformaren aurka bozkatu izana.

Baina porrota gaizki hartu du eskuinak. Dekretuaren edukiari gehiegi erreparatu gabe, Pedro Sanchezen gobernuari min emateko aukera lehenetsi zuten PPk eta Voxek, eta eskura izan zuten garaipenak «iruzur» baten bidez ihes egin diela salatu dute. PPren arabera, Caserok erreformaren aurkako botoa eman zuen bere bizilekutik—gaixo zegoen—, baina sistemak baiezkotzat jo zuen. Akatsaz ohartuta, zuzentzen saiatu ziren, baina Meritxell Batet Kongresuko presidenteak ez zion botoa aldatzen utzi.

Iruzurra egon zitekeela ukatu dute Kongresuko iturriek, modu telematikoan bozkatzen dutenek bi aldiz eman behar dutelako botoa. Gainera, nabarmendu dute beste bi bozketatan Caserok ez zuela bere alderdiak eskatutakoarekin asmatu.

Azalpen horiekin gustura ez, eta «ahalik eta urrunen joango da erreklamazioekin, justizia egin dadin», aldarrikatu du PPk. Auzitegi Konstituzionalera jotzeko aukera espresuki aipatu du eskuineko alderdiak, eta han aurkituko du Vox ultraeskuindarra ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.