Lagarde epaitzen hasi dira, 'Tapie auzian' arduragabekeriaz jokatu zuelakoan
PARIS. Hilaren 20ra arte, Frantziako Errepublikako Justizia Gorteko akusatuen aulkian eseriko da Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko zuzendaria. Finantza ministro zela arduragabe jokatzea leporatzen diote, estatuak Bernard Tapie enpresaburuarekin zuen auzia arbitratze pribatu batekin amaitzea onartu zuelako. Arbitratzea Tapieren aldekoa izan zen, estatuak 404 milioi pagatu beharko zizkiola erabaki zuelako. Gehien jota urtebeteko espetxe zigorra eta 15.000 euroko isuna jaso dezake. Salaketak ukatu zituen atzoko lehen saioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu