Laborariek NPB salatu dute Baionan

2021eko ekainaren 3a
00:00
Entzun
BAIONA. «Azken 30 urteetan NPB diru laguntzen banaketa bidegabeagatik laborarien bi heren desagertu dira». ELB sindikatuaren eta BLE Biharko Lurraren Elkartearen salaketa da. Baionako suprefeturaren aitzinean, NPB diru laguntzaren bidezko banaketa aldarrikatu dute. Frantziako Laborantza ministerioak modu bidegabean banatzen du laguntza hori, laborarien ustez. Aurten, NPBren erreforma egin nahi du Frantziako Gobernuak, banaketa sistema berrikusteko, eta prozesua abiatua den honetan, ELBko eta BLEko laborariek deitoratu dute aldaketak ez direla «norabide onean» egiten ari. «Laguntza horiek eginak dira lur eta kabala gehien dituztenak laguntzeko. Laborari txikiagoak ateratzen dira galtzaile», azaldu du ELBko bozeramaile Panpi Sainte Mariek. Laguntzen banaketan ez dute kontuan hartzen produkzio maila, eta Sainte Mariek uste du horrek laborantza industrialari ematen diola abantaila.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.