Pirinio Atlantikoetako departamenduko laborantza ganberarako hauteskundeak iraganen dira Ipar Euskal Herrian urtarrilaren 15etik 30era. Karia horretara, eztabaida saioa antolatuko dute Euskal Hedabideek Hazparneko Armand David ikastetxean. Astearte arrats honetan izanen da ikusgai, 20:00etan. Pantxika Maitiak eta Antton Castoreok aurkeztuko dute.
Hiru sindikatutako ordezkariak izanen dira mahai inguruan: Sebastien Uthurriage eta Iban Pebet FDSEA-JA sindikatuaren izenean, Maritxu Lopepe eta Julen Perez ELBren izenean, eta Jean Pierre Suhit eta David Suzanne Coordination Ruralen izenean.
Iazko urtean mobilizazio andana egin zituzten laborariek, eta behin baino gehiagotan salatu dute haien egunerokoa gero eta zailagoa bilakatua dela. Egoerari buru egiteko bakoitzak dituen proposamenei buruz arituko dira hauteskundeen atarian.