LAB, Arcelorreko dosierra berriz luzatzearen kontra
DONOSTIA. Arcelor Mitallek lan erregulazioaren indarraldia luzatzeko baimena eskatu dio Espainiako Lan Ministerioari. 2009ko uztailean erregulazio neurriak martxan jarri zituenetik, sei hilabeteko luzapena eskatzen duen laugarren aldia da. LABek, ordea, ez du horretarako beharrik ikusten, eta eskaera atzera botatzeko eskatu dio Madrili, besteak beste, enpresak ez dituela errespetatzen indarrean den dosierraren baldintzak. Hego Euskal Herriko eta Espainiako 12.000 langile daude dosierraren mende.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu