Kutxaren sariak «talentu gaztearentzat»

2023ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
Aurrezki kutxa izaera galdu zutenetik, banku fundazioak dira BBK, Kutxa eta Vital, eta gizarte ekintzara bideratu dute beren jarduna. Horietako bat da atzo Kutxa fundazioak iragarritakoa: Inspira Gazteak sarien lehen edizioa. Bost sari dira, 15.000 eurokoak bakoitza, 20-30 urte bitarte izan eta goi mailako ikasketak dituzten Gipuzkoako gazteen artean banatzeko. Kutxak aintzat hartuko ditu gazteen ibilbide pertsonala eta profesionala, lidergoa, hazkunde potentziala, ekintzailetzarako gaitasuna, merezimendua eta beste pertsonentzako eredu izateko modua.

Gizarte, ingurumen eta hezkuntza berrikuntza gaiekin konpromisoa eta ekintza erakusten duten bizitza ibilbideak saritzea da helburua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.