«Kutxabanken pribatizazioa gelditzeko» hautua izan nahi du Biltzenek

Erredakzioa
Bilbo
2012ko urriaren 28a
00:00
Entzun
EAJk eta PPk Bildu kanpoan uztea adostu zutenetik, Kutxabanken eraldaketak ez du inolako zerikusirik «eginkizun sozialarekin eta gardentasunarekin». Hala esan zuen atzo EH Bilduk, Unai Ziarretaren bidez. Datorren astean, hilak 30, Kutxa, Vital Kutxa eta BBKko batzarrak osatzeko, bezeroen ordezkariak aukeratuko dituzte. Biltzen plataformaren alde bozkatzera deitu du EH Bilduk, «Kutxabanken pribatizazio prozesua gera daitekeelako oraindik ere».

Biltzen plataformak hiru herrialdeetan aurkeztu dituen asmoekin bat dator EH Bildu. «Kutxen eredu soziala eta publikoa defendatzen dugunok aukera ona dugu urrats bat egiteko xede horren alde». EAJren ereduak «espekulazio arlora» darama Kutxabank, Bilduren ustez, «estatu barruan beste banku arrunt bat sortzera»; eta dirua «gizartearena» izaki, «gizartera» itzuli behar da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.