Kutxabank ez da urrun joan bere buruzagitza berrituko bigarren burua topatzeko. Bizkaiko Aurrezki Kutxan lehenik, BBKn gero eta Kutxabanken azkenik, etxe barruan 35 urteko ibilbide profesionala egin duen pertsona bati eman dio kontseilari ordezkari kargua, Javier Garcia Lurueñari hain zuzen ere. Kutxabankeko eguneroko kudeaketaz arduratuko da, eta presidentea soilik izango du gainetik, Gregorio Billalabeitia. Azken urteotan bigarren burua izan denak, Ignacio Sanchez Asiain zuzendari korporatiboak, bankua utziko du.
Agiri baten bidez, Kutxabankek Garcia Lurueñaren «lidergorako gaitasuna» eta ezagutza profesionala nabarmendu ditu. Gaitasun hori auzitan jarri dute, ordea, EH Bilduk eta ELA, LAB eta beste hainbat gizarte eragile biltzen dituen Kutxabanken pribatizazioaren aurkako plataformak. Koalizioaren iritziz, «harrigarria» da bankuaren kontuak kontrolatzeaz arduratzen zena saritzea, «Cabieces-Fernandez auzian erabat murgilduta dagoenean».
SOSLAIA. Javier Garcia Lurueña
Kutxabankeko bigarrena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu