Kutxabankek beste 150 milioi euro banatuko ditu BBK, Kutxa eta Vital fundazioen artean. Haiek dira bankuaren jabeak, eta, aurten, orotara 322,7 milioi jasoko dituzte, 2019ko, 2021eko eta 2022ko irabaziengatik.
Azken ordainketa ostegun honetan jaso dute, akziodunen batzar nagusiak administrazio kontseiluaren proposamenari baiezkoa eman ondoren.
Aurten ere mozkin oparoak banatuko ditu Kutxabankek, irabaziak ere halakoak izan direlako, bereziki, Interes tasen igoeragatik. Aurrera begira, baina, baliteke irabazien kontua apaltzea, Espainiako Gobernuak bankuei ezarriko dien zerga berezia dela eta. Interesek eta komisioek ematen dizkioten irabazien %4,8 ordaindu beharko dituzte 2022an eta 2023an. Kutxabankek kalkulatu du 110 milioi euro inguru ordaindu beharko dituela zerga horrengatik.
2011. urtean Kutxabank eratu zenetik, hiru fundazioetako akziodunek 1.241 milioi euro baino gehiago jaso dituzte. Diru hori egitasmo sozialak garatzeko erabili behar dute.
Atzotik, presidente berria du Kutxabankek: Anton Arriola durangarrak hartu du Gregorio Billalabeitiaren tokia.