Kutxabankek 2.116 milioi euro jarri zituen iaz jasangarritasunerako bere barne irizpideak betetzen dituzten proiektuak finantzatzeko.
Zatirik handiena (1.369 milioi euro) enpresek jasotako maileguak izan ziren. Horien barruan sartzen dira energia berriztagarriak sortzeko eta instalazioak jartzeko proiektuak, mugikortasun jasangarriko jarduerak, eta energetikoki eraginkorrak diren etxebizitzak sustatzeko inbertsioak.
Azken etxebizitza horiek erosteko mailegu berezi bat badu Kutxabankek, Hipoteka Berdea deitutakoa. Mailegu hori sinatu duten bezero partikularrei 721 milioi euro utzi dizkie, hau da, aurreko urtean baino %6,7 gehiago, eta 2023an bankuak hipoteketan maileguetako diruaren %22. Hipoteka Berdeak finantzaketa baldintza bereziak eskaintzen dizkie energia ziurtagiririk onena duten higiezinei.
Kontsumorako kredituetan ere jasangarritasun irizpide batzuk finkatu ditu Kutxabankek, eta horiek betetzen dituztenentzat 25 milioi euroren maileguak eman zituen 2023an, aurreko urtean halako bide. Auto elektrikoak eta hibridoak erosteko erabili da mailegu horren zatirik handiena.