Kutxabank, kapital eskaera txikiena duen banketxea
BILBO. EBZ Europako Banku Zentralak %1,2ko kapital eskaera ezarri dio Kutxabanki 2023rako, azken bost urteetan egin bezala. Kapital eskaera banku zentralek entitateei ezartzen dieten gutxieneko baliabide propioei dagokie, arriskuei aurre egiteko; kaudimengabezia saihestea da helburua. Orokorrean, zenbat eta kapital eskaera handiagoa izan, orduan eta arrisku handiagoa du banketxe horrek. BBVA, Sabadell eta Caixabank bankuei, adibidez, igo egin diete ratioa, %8,72, %8,65 eta %8,44ra, hurrenez hurren. 2022an, Kutxabank kapital eskaririk txikiena zuen Espainiako banketxea izan zen, eta Europako laugarrena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu