KRONOLOGIA

2017ko apirilaren 2a
00:00
Entzun
1911

Sorrera. EAJren bultzadaz, Solidaridad de Obreros Vascos (SOV) sortu zuten 178 langilek Bilbon.

1936

50.000 kide. 36ko gerraren atarian, jada 50.000 afiliatu zituen sindikatuak. Ordurako, 1933az geroztik, STV (Solidaridad de Trabajadores Vascos) izena zuen. Eusko Gudarostean batailoi propioa izan zuen ELAk: San Andres batailoia.

1966

ELA-Berri. Frankismoaren azken hamarkadetako nahas-mahas ideologikoan, erbesteko ELAren eta tokiko ELAko gazteen artean haustura gertatu zen. ELA-Berri eratu zuten gazteek, 1966an. Hortik zati bat ELA-MSE (Movimiento Socialista de Euskadi) bihurtuko zen, alderdi politiko izateko bokazioarekin.

1976

III. Kongresua. Adiskidetzea iritsi zen ELA-Berri eta erbesteko ELAren artean. Alfonso Etxeberria idazkari berriarekin, sindikatuak printzipioak eta estatutuak berritu zituen, eta sindikatu izaera azpimarratu.

1977

Moncloako Itunak. EAJk Moncloako Itunen alde bozkatu zuen Espainiako Kongresuan. ELAk ez zuen bat egin EAJren jarrerarekin.

1988

Elorrieta. Jose Elorrietak hartu zuen idazkaritza, antolaketa moldatu eta ELAren esku hartze soziala indartzeko xedez.

1994

ELA-LAB. Lan Harremanen Euskal Esparrua aldarri, ELAk eta LABek Maiatzaren Lehena elkarrekin ospatu zuten, eta agiri bateratu bat plazaratu Aberri Egunean.

1997

Gernikako ekitaldia. «Estatutua hilda dago», esan zuen Jose Elorrietak.

2008

Muñoz. Adolfo Muñoz idazkari nagusi berriarekin, neoliberalismoaren aurkako kontrabotere izaeran sakondu zuen ELAk. Elkarrizketa soziala krisian zela, ELAk Kontseilu Ekonomiko eta Soziala, Lan Harremanen Kontseilua eta Hobetuz utzi zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.