Krisia Enargian, zuzendari nagusia kargutik kendu ondotik

Administrazio Kontseiluak kargutik kendu du Patxi Bergara zuzendari nagusia, eta langileek greba mugagabea abiatu dute.

Patxi Bergara
Orain dela bost urte sortu zuten Enargia kooperatiba. ISABELLE MIQUELESTORENA
Ekhi Erremundegi Beloki.
2024ko otsailaren 20a
12:52
Entzun

Barne krisia sortu da Enargia kooperatiban, administrazio kontseiluak agiri batean jakinarazi duenez. Otsailaren 13an egin zuten bilkuran, Patxi Bergara zuzendari nagusia kargutik kentzea erabaki zuten, «bere interes pertsonalak kooperatibaren balioen eta printzipioen gainetik» jartzea leporatuta. Horri erantzunez,  kooperatibako lau langileek greba mugagabea abiatu dute.

Bergarak bi postu zituen orain arte Enargian: zuzendari nagusiarena, boluntario gisa betetzen zuena; eta administrazio eta finantza zuzendariarena, kontratupean betetzen duena. Iban Lizarralde Enargiako lehendakariak azpimarratu du lehen postutik baizik ez dutela kendu. Bergarak erabakiak hartzeko zuen moldea kritikatu du, bi gertakari nagusi aipatuta: kooperatibako langileen lansaria «modu adierazgarrian» emendatzea, «berea barne», eta Bergara lehendakari duen Geroa zuzkidura funtsari 10.000 euroko ekarpena egin izana; biak ala biak, administrazio kontseilua abisatu gabe. 

Bergarak ez du komentariorik egin nahi izan auziari buruz, baina erran du Enargiaren administrazio kontseiluaren erranak «gezur hutsa» direla, eta aurki langileek adierazpenak eginen dituztela. Lizarraldek erran du langileekin mintzatzeko prest direla, «haien aldarrikapenak entzuteko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.