KPIaren araberako soldata igoera adostu dute Bizkaiko eraikuntzaren sektorean
BILBO. CCOOk, UGTk eta sektoreko patronalek %6,5eko soldata igoera adostu dute Bizkaiko eraikuntzaren sektorean. Igoera hori bat dator abenduko KPIarekin. CCOOk ohar batean azpimarratu duenez, hori aintzat hartzen duen Hego Euskal Herriko lehen lan hitzarmena da. Akordioa sinatu dute Ascobi eraikuntzako sektoreko Bizkaiko patronalak, AVE hondeamakinenak eta AMPV margolarienak. CCOOk azaldu du horri esker «eskulan gehiago erakarri» ahal izango duela sektoreak. Ohartarazi du akordioa enpresa handi, txiki eta azpikontratetan ezarri behar dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu