Kooperatibak kritiko pentsio erreformarekin
Konfekoop kritiko azaldu da Espainiako pentsio sistemaren erreformarekin, ez baitu kooperatiben berezitasuna aintzat hartzen. Izan ere, lege berriak lan errendimendutzat hartuko ditu aurrerantzean kooperatibari esker lortutako beste etekin batzuk, hala nola finantzarioak edo enpresaren irabaziak. Ondorioz, bazkideek bi aldiz kotizatuko dute, Nublak salatu zuenez: Gizarte Segurantzaren eta PFEZaren bidez. Lan etekinak «puztea» da hori, haren esanetan, etekin horiek ez direlako «finkoak», eta langile batzarraren erabakiaren menpe daudelako. Gainera, kooperatiben artean «diskriminazioa» ere eragingo luke ohartarazi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu