MADRIL. Euskal Autonomia Erkidegoaren Kontzertu Ekonomikoaren eta Nafarroako Hitzarmen Ekonomikoaren berritzea onartu zuen atzo Espainiako Kongresuak. Horrekin batera, kupoaren kalkulua berritzeko legea babestu zuen. Adostasun handiz egin zuten aurrera, Voxen eta Ciudadanosen aurkako botoekin. EAEko Kontzertu Ekonomikoaren moldaketak aldeko 272 boto izan zituen, aurkako 61, eta hiru abstentzio; Nafarroako Hitzarmenak, aldeko 273, aurkako 59 eta lau abstentzio.
Horri esker, zerga berriak edo eguneratuak bildu ahal izango dituzte foru ogasunek: plastikozko ontzi berrerabilezinen gaineko zerga berezia, fortuna handien gaineko aldi baterako solidaritate zerga berria, eta berotegi efektuko gas fluordunen gaineko zerga eguneratua. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunek beste bat ere izango dute, laugarrena: hondakinak zabortegietan biltegiratu eta erraustearena.
Kontzertuaren eta Hitzarmenaren berritzea onartuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu