Kontsumobidek bederatzi banku zigortu nahi ditu, abusuzko klausulengatik

2019ko ekainaren 15a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Bederatzi bankuren aurkako zigor prozedurak ireki ditu Kontsumobidek, hipoteka maileguetan abusuzko klausulak erabiltzeagatik. Sonia Perez Jaurlaritzako Merkataritza eta Kontsumo sailburuak azaldu duenez, banku gehienek komisio bat inposatzen dute bezeroek ordaindu ez dituzten kuoten truke. Zigor prozedurek aurrera egingo balute, 580.000 euro ordaindu beharko lituzkete bankuek. Kontsumobidek galdekatutako hamar bankuetatik zazpik dute antzeko klausula bat, eta bik ez diote galdeketari erantzun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.