KONTRATU MOTAK

2018ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Hainbat behin-behineko kontratu mota daude. Honako hauek dira erabilienetako batzuk:

Obra eta zerbitzu kontratuak: Obra edo zerbitzu jakin bat egiteko enpresak langile bat kontratatzen duenean. Hainbat hitzarmen kolektibok ezarrita daramate zein diren kontratu horien bidez egin daitezkeen lanak. Epe mugatua dute, zerbitzuaren amaiera, eta ezin ditu hiru urte gainditu —4 urte, hitzarmen kolektiboak onartzen badu—, edo 24 hilabete, 30 hilabeteko epean bi kontratu edo gehiago egiten bazaizkio.

Produkzio egoerarengatik eginiko kontratua: Enpresak lan karga handiegia duenean, nahiz eta eguneroko jardunaren barrukoa izan. Kontratua gehienez sei hilabetekoa izan daiteke, hamabi hilabeteko epean. Kontratua laburragoa bada, gehiengora iritsi arte luzatu daiteke. Hitzarmen kolektiboaren bidez, epea aldatu daiteke, eta gehiegizko lan karga noiz ezartzen den erabakitzeko irizpideak ezarri.

Aldaketa kontratua: Enpresak aldi baterako langile bat kontratatzean, beste bat ordezkatzeko, lana behin-behinean utzi baina postua berea duenean. Esaterako, eszedentzia eta gaixoaldi egoeretan. Langile berriak bestea ordezkatuko du, hura itzuli arte. Lanaldi murrizketekin ere egin daiteke hainbatetan.

Modalitate bereziak: Beste hainbat behin-behineko kontratu mota ere badaude, araudi eta klausula propioekin: desgaitasunen bat duten pertsonentzat, gizarte bazterkeria egoeran daudenentzat, genero indarkeriaren biktimentzat, interes sozialekoak, ikerketa arlokoak, lehen gazte enplegua...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.