Kelvioneko langileek ez dute amore eman
Kelvion Thermal Solutionsek Igorren (Bizkaia) duen plantako langileak lanera itzuli dira 36 eguneko grebaren ondoren. Enpresa ixtea eta 74 langileak kaleratzea eragozteko negoziazioa iragan astean bukatu zen. Igorreko langileek ez zuten onartu kaleratze ordaindurik, eta enpresa ez ixteko borrokan jarraitzeko prest daudela aurreratu dute. Haien ustez, enpresak emaniko «arrazoi ekonomikoak» ez dira egia, eta auzitara joateko prest daude. Duela bi aste, enpresaren kudeatzailea planta erosteko prest agertu zen, hori bai, hemezortzi langilerekin bakarrik. Batzordeak ez zuen onartu, baina bide hori aztertzeko prest dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu