Xingolaren onddoak intsinis pinuen azikulei eragiten die —horra hor orratzek hartzen duten kolore gorrixka—, eta horiek erorarazten ditu. Batik bat, zuhaitz gazteei eragiten die, nahiz eta helduak ere gaixotzen diren. Pinuen hazkundea moteltzen du gaitzak. Ez badira tratatzen, hainbeste hondatzen dira, non mozketara jo behar baita; baina pinudia hazi behar den guztia hazi bada, galera ez da hainbestekoa.
Gaixotasuna denbora nahikoz luzatzen bada, bost urteren ondoren, pinuak xingolaz hil daitezke. Klima heze eta epelek mesede egiten diote gaitzari; 2018ko udan baldintza ezin hobeak izan ziren hura heda zedin euskal basoetan zehar.
«Katastrofearen ondorioak» euskal pinudietan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu