Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Kontseiluak baieztatu duenez, 39 urteko kamioi gidari bat hil da gaur goizean, AP-68 autobidean galtzadatik irten ostean, Zanbrana parean (Araba); zehazki, 75 kilometroan. 07:00 aldera jazo da ezbeharra, Zaragozarako bidean.
Ertzaintza ezbeharraren lekura bertaratu da, eta lerroetako bat itxi du. Osasun langileek eta suhiltzaileek ibilgailutik atera dute gidaria, barruan harrapatuta baitzegoen. Halere, azkenean bertan zendu da.
Sindikatuaren zenbaketaren arabera, hamalau behargin hil dira aurten Hego Euskal Herrian lan istripuen ondorioz.