Lan istripua

Kamioi gidari bat hil da Untzuen, trafiko istripuan

Ezbeharraren ondorioz, itxita dago A-15 autobidea, Untzue (Nafarroa) parean. Trafikoa N-121 errepidetik bideratzen ari da Foruzaingoa.

jarraia149793.jpg
2018ko martxoaren 16a
22:15
Entzun

Istripua 18:40ak aldera gertatu da. Iruñeko norazkoan zihoan kamioia bidetik irten eta irauli egin da. Kamioiak txatarra zeraman eta zama bidean zabaldu da, kontrako noranzkoan, Tutera aldera.

Foruzaingoa, Guardia Zibila eta suhitzaileak ezbeharra izan den tokian dira. Baita osasun zerbitzuak ere. Gidaria ibilgailu barruan harrapatuta gelditu da, eta artatu dutenerako zenduta zegoen.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.