MADRIL. Josep Pique (Vilanova i la Geltru, Katalunia, 1955) politikaria eta ekonomialariahil zen atzo, Madrilen. Bizitza Katalunian eta Madrilen egin zuen, baina Euskal Herriarekin ere lotura izan zuen Piquek, ITP Aeroko presidente izendatu baitzuten 2017an, eta han izan zen 2022ko irailean aeronautika konpainia Bain Capital buru duen taldearen esku geratu arte.
Ekonomista eta abokatua ikasketaz, Generalitateko Industria zuzendari izan zen 80ko hamarkadan, eta hortik sektore pribatura egin zuen salto. Ercros enpresa kimikoko buru zela, Jose Maria Aznar Espainiako orduko presidenteak fitxatu egin zuen, CiUren beharra zuelako, eta Piquek jite katalanista eta moderatua ematen ziolako. 1996tik 2003ra bitartean: Industria eta Energia ministro izan zen (1996-2000), eta kargu horretan Repsol, Telefonica eta Endesaren pribatizazioak amaitu zituen. AEBen Atzerri ministroa (2000-2002) eta Zientzia eta Teknologia ministroa (2002-2003) ere izan zen.
2003an, gobernua utzi eta Kataluniako PPko buru izendatu zuten. 2007an eman zuen dimisioa, Angel Acebes orduko idazkari nagusiarekin haserre. Enpresa pribatura itzuli zen: Vuelingeko presidente izan zen, gero OHL eraikuntza enpresako kontseilari ordezkaria, eta azkenik ITPko lehendakari.
Josep Pique hil da, ministro eta ITPko buru izandakoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu