Jaurlaritzak lantalde bat sortuko du «industria defendatzeko»

AEBek iragarritako muga zergen arriskuez ohartarazi du Pradales lehendakariak. Datorren astean hasiko dira lanean, eta sektoreko eragileek parte hartuko dute.

Imanol Pradales lehendakaria, Gasteizko Mercedes Benzen lantegira eginiko bisita batean. l. RICO/ EFE
Imanol Pradales lehendakaria, Gasteizko Mercedes Benzen lantegira eginiko bisita batean. l. RICO/ EFE
jokin sagarzazu
2025eko otsailaren 7a
15:00
Entzun

Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak iragarri du «industria defendatzeko lantalde» bat martxan jarriko duela. Datorren astean izango du lehen bilera, eta bertan, Eusko Jaurlaritzak ez ezik, aldundiek, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako merkataritza ganberek, klusterrek eta «produkzio sarearen ordezkariek» hartuko dute parte. Hain justu, ostiral honetan Adegi Gipuzkoako patronalak antzeko foro bat sortzea galdegin du.

Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan eman du bere egitasmoaren berri Pradalesek, EAJko Joseba Diez Antxustegiren galdera bati erantzunez. Hark Donald Trump AEBetako presidentearen muga zergen aurrean zer asmo dituen azaltzeko eskatu dio lehendakariari.

«Mundua mugitzen ari da, eta bloke itxietara doa, protekzionismora», adierazi du lehendakariak, eta egoera horren aurrean «herri» gisa eta «Europako Batzordearekin elkarlanean» erantzun behar dela nabarmendu du. «Larrialdi egoerek premiazko neurriak eskatzen dituzte».

Pradalesek adierazi duenez, lantaldeak hiru helburu izango ditu: AEBek iragarri dituzten muga zergen eraginari buruzko diagnostikoa partekatzea eta jarraipena denbora errealean egitea; enpresei laguntzeko dauden tresnak, baliabideak eta politikak identifikatzea; eta bertako industriaren gaitasunak eta aukerak indartzea. Funtsean, industriaren lehiakortasuna indartzea izango du xede egitasmoak.

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (2)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.