Jaurlaritzak dio ez duela zergen harmonizazio osoa inposatuko

Araudiak Harmonizazio Legearen bidez guztiz berdintzea arbuiatu dute Arabako eta Gipuzkoako foru aldundiekFrancok ziurtatu du progresibitatean atzera egiten duela EAJ-PSEren proposamenak

Lopez, Urkullu eta Ortuzar, herenegun, EAJ-PSE ituna izenpetzeko ekitaldian. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS.
Iker Aranburu.
2013ko irailaren 18a
00:00
Entzun
EAJk eta PSEk negoziatutako zerga erreforma Arabari eta Gipuzkoari ere harmonizazio legearen bidez inposatzeko aukerari indarra kendu dio Eusko Jaurlaritzak. «Harmonizazioak ez duuniformizazioa esan nahi», argitu du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. «Uniformizazio basati» horren aurka mintzatu da Helena Franco Gipuzkoako Ogasun diputatua ere, eta haren ordez negoziaketa «demokratikoa eta lasaia» proposatu du. Arabako Aldundiak ere ez duposible ikusten zerga guztiak berdinak izatea.

EAJk eta PSEk hitzartutakozerga erreformak aurrera egin beharko luke arazorik gabe Bizkaian, jeltzaleek eta sozialistek gehiengoa dutelako hango batzar nagusietan. Baina Araban zein Gipuzkoan EH Bilduren edo PPren babesa beharrezkoa dute indarrean jartzeko. Bi talde horiekiko negoziazioek fruiturik emango ez balute, Patxi Lopez PSEko idazkari nagusiak beste aukera bat aipatu zuen asteleheneko sinadura ekitaldian: Harmonizazio Legea ezartzea.

Lege hori 1989koa da, eta aukera ematen dio Eusko Legebiltzarrari Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zerga araudiak berdintzeko.Ez da, ordea, inoiz ezarri, nahiz eta azken urteotan lurralde bakoitzeko zerga araudiak elkarrengandik urruntzen aritu diren. Alde handienak Gipuzkoaren eta beste bi lurraldeen artean daude, errenta zergan eta ondare zergan, batez ere. Desberdintasun horiek, ordea, txikitu egiten ditu EAJ-PSE itunak, Bilduk eta sozialistek Gipuzkoan egindako aldaketa batzuk bere egin dituelako EAJk ere.

Jeltzaleen eta sozialisten itunak aipatzen du Eusko Jaurlaritzak proposamen batzuk egin beharko dituela urtea bukatu aurretik Harmonizazio Legeari falta zaizkion arauak egiteko. Horrek ez du esan nahi, Erkorekaren arabera, erabateko berdintzea inposatuko dutenik: «Harmonizazioa ez da bateraezina hiru lurraldeetako zerga araudian desberdintasunak izatearekin. Harmonizazioak desberdintasun jasanezinak eta disfuntzionalak eragotzi nahi ditu».

Muina, beraz, «desberdintasun jasanezin» horiek zertan datzaten argitzea da. Hau da, gerta litekeela zerga batzuk berdintzea eta beste batzuetan desberdintasunak onartzea. EAJ-PSE itunak, esaterako, kanpoan utzi du ondare zerga, gaur egun desharmonizatuta dagoenetako bat: Arabak eta Bizkaiak bat dute, eta Gipuzkoak, berriz, Aberastasunaren gaineko Zerga gogorrago batekin ordezkatu du.

Edonola ere, erakundeen autonomia auzitan jarriko lukeen harmonizaziora jo aurretik itunaren bidea bilatuko duela nabarmendu du Erkorekak. Posible ikusten du EH Bilduk eta PPk beren zerga erreforma onartzea, desberdintasunak «teknikoak» direlako. «Borondate politikoa izanez gero, gainditu daitezke»

Gipuzkoa eta Arabaren iritzia

EH Bilduk kritikatu egin du ituna, «progresibitatean atzera egiteko urratsa» delako. Baina ez du esan negoziatuko ez duenik. Negoziaketa nahi du haren menpeko Gipuzkoako Aldundiak ere. Radio Euskadin egindako adierazpenetan, Helena Franco Ogasun diputatuak baztertu egin du EAJ-PSE ituna «bere horretan» Gipuzkoako Batzar Nagusietara eramatea. «Harmonizazioaz baino gehiago, uniformizazio basatiaz ari gara hizketan [erreforma] modu demokratiko eta lasaian egin daitekeen bitartean?».

Francok «pozgarritzat» jo du EAJk eta PSEk Gipuzkoaren zerga batzuk proposatzea Araba eta Bizkairako ere, baina proposamena «progresibitatean eta justizia sozialean azpitik» geratu dela uste du. Zehazki, Francok deitoratu du itunak proposatzen duena kapital errentei buruz —Gipuzkoan baino tasa txikiagoak—eta oinordekotza zergari buruz—salbuetsita zegoen diruaren muga igo nahi dute—. Desberdintasun horiek direla eta, Gipuzkoako Aldundiko bozeramaile Larraitz Ugartek ziurtatu du akordioaren «letra txikiak» eskuineko politika bat dakarrela, eta «erdiko eta goiko klaseak babestea» bilatzen ez duela.

Arabatik, Javier de Andres ahaldun nagusiak ere harmonizazio legera jotzeko aukera arbuiatu du. «Aplikatzeko zaila» izango litzateke, eta lege aldetik zalantzagarria. PPk erreformarekin bat egitea zailtzat jo du De Andresek, PSEk eta «bereziki EAJk» negoziatzeko interesik ez dutelako, baina ituna «hobetzeko» prest dago. «Erreformak erdiko klasetan izango duen eraginaz» kezkatuta azaldu da, herentzien truke ordaindu beharko dutelako eta zerga kenkari txikiagoak izango dituztelako etxebizitzagatik eta pentsio plan osagarrietatik.

Ladilloa lerro bat gehienez

Testua lehen parrafoa testua lehen parrafoa testua lehen parrafoa.

Testua bigarren parrafoa testua bigarren parrafoa testua bigarren parrafoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.