Jaurlaritzak bulego bat ireki du Kanadan enpresen nazioartekotzea bultzatzeko

Euskal enpresek herrialde horretara egiten dituzten esportazioak handitzeko helburua izango du.

TAPIA, KANADA
Arantxa Tapia sailburua duen ordezkaritza, Montrealen. IREKIA
jokin sagarzazu
2024ko urtarrilaren 31
14:10
Entzun 00:00:0000:00:00

Eusko Jaurlaritzak bulego bat ireki du gaur Montrealen (Kanada). SPRI Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren 21. ordezkaritza izango da. Aurten ere Australian beste bulego bat irekitzea aurreikusten dute. Bulego sare horren helburua da euskal enpresei esportazioetan laguntzea eta beste herrialde batzuetan ezartzeko bideak aurkitzea.

Arantxa Tapia Garapen Ekonomikorako sailburuak adierazi duenez, Kanada lehentasuna duten herrialdeetako bat da Jaurlaritzaren nazioartekotze estrategian. Azaldu duenez, «munduko hamar herrialde interesgarrienen» artean dago, eta gaur egun euskal enpresak «beren gaitasunaren azpitik» esportatzen ari dira herrialde horretara.

Jaurlaritzaren ordezkaritza, besteak beste, Hydro-Quebeceko ordezkariekin bildu da. Quebeceko gobernua da enpresa horren akziodun bakarra. Elektrizitate hornitzaile liderra da herrialdean, eta egoera solidoko baterietarako teknologietan aditua den zentro bat du. Miñaon (Araban) eraikiko den Basquevolt bateria lantegiko ordezkariek ere parte hartu dute bileran. Horrez gain, Kanadako eta Quebeceko gobernuetako garapen ekonomikoko, industriako, energiako eta ingurumen gaietako arduradunekin bilduko dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.