BILBO. Finantza entitate batzuk hasiak badira ere bezeroei gordailuengatik ordaina eskaintzen, horiek «lehen pausoak» soilik dira Eusko Jaurlaritzarentzat, eta bankuek gehiago egin behar dute pasiboen ordainketan. Horregatik, bankuak bilera batera deituko ditu gobernuak, gaiaz hitz egitera.
Hori jakinarazi zuten atzo Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak eta Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak. Haien ustez, bankuek nabarmen hobetu dute errentagarritasuna, besteak beste EBZren tasen igoerarekin, eta «arrazoizkoa da» horien zati bat aldatzea gordailuen ordainetara.
Jaurlaritzak bilera batera deituko ditu bankuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu