GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzak beste behin Europako Suspertze planeko diruen banaketan eskualde irizpideak kontuan har daitezela eskatu dio Bruselari, Europako Batzordeari. Suspertze eta Erresilientzia tresnaren tarteko ebaluaziorako garaia baliatu du Jaurlaritzak horretarako, eta eskatu Espainiari dagokion planaren gehigarriak jaso ditzala irizpide horiek.
Jaurlaritzak uste du «tresnaren erregionalizazio handiagoak oso eragin positiboa izango lukeela eragile ekonomikoen artean; Europako proiektu bateratuarekiko konfiantza bultzatzean eta maniobrarako tarte handiagoa ematean, Estatuko mugetatik harago anbizio handiko inbertsio politikak gauzatzeko».
Espainiako Gobernuak planaren gehigarri hori aurkeztu behar du Suspertze eta Erresilientzia Tresnak jasotzen dituen maileguak eta Repower EUko funtsak jasotzeko. Jaurlaritzaren ustez, «Espainiaren planak ez ditu kontuan hartzen espezializazio adimenduneko estrategiak».
Jaurlaritza Bruselari Europako funtsak aztertzeko eske
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu