Jaiegunetan itxita nahi dituzte

2005eko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hego Euskal Herrian saltoki handi eta txikiak igande eta jai egunetan itxita izatea ahalbidetu duen adostasun soziala aldarrikatu zuten igandean ELA eta LAB sindikatuek, Donostian eta Gasteizen egindako elkarretaratze banatan. Donostiako Garbera merkataritza gunean eta Gasteizko Boulevardean bildu ziren ordezkariak. Deitzaileen arabera, «irizpide merkantilistetan oinarritu eta adostasun sozialaren aurka egitean, langileen eskubideak urratzen dira eta galera eragiten enpleguan». ELAk eta LABek langileak, saltzaile txikiak eta hiritarrak mobilizatzera deitu dituzte. Imanol otegi / argazki press

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.