Borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakundea da Geroa, baina, Lazkanoren ustez, azken urteotan banku edo entitate finantzario baten «oso antzekoa» bilakatu da: «Etekinak izatea da haien helburua». Jokaera hori euskorralito izendatu dute Geroako Kaltetuak plataformako kideek. Izan ere, Geroak zerbait ezkutatzen duen susmoa dute, eta Lazkanok aldarrikatu zuen euren diruarekin zer gertatzen ari den jakiteko «eskubide osoa» dutela.
Apirilean batzar nagusia egingo dute Geroan, baina plataformako kideei ateak itxi dizkiete. Lazkanoren arabera, saiatu dira Geroako arduradunekin elkartzen, baina, oraingoz, ezezkoak bakarrik jaso dituzte. «Errespetuz eskatu diegu gurekin biltzeko, erantzunak emateko. Nazkatuta gaude. Gure dirua eskatzen ari gara, bizi guztia lanean aritu ondoren irabazi duguna».
«Izen bat dute Geroaren ekintzek: 'Euskorralitoa'»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu