Izarpension pentsio osagarriaren eskaintza kooperatibetara zabalduko dute

Laboral Kutxak eta Konfekoopek egin dute akordioa, gehienbat kooperatiba txikiei eskaintzeko. Egun 700 bazkide ditu Izarpension erakundeak.

Izarpension
inaut matauko rada
2023ko abenduaren 1a
13:55
Entzun

Ipar Kutxarena zen Izarpension borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakundea (BGAE) kooperatibetara zabaltzeko akordioa egin dute Laboral Kutxak eta Konfekoopek. 1.400 kooperatiba daude Konfekoopen barruan, eta akordioaren ostean itunak sinatzeko aukera izango dute, enpresak BGAE horretan ekarpenak egiteko. Langileek ere borondatezko ekarpenak egin ahalko dituzte, erretiro pentsioak osatzeko.

Kooperatiba handienak jada badaude borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakunderen batera lotuta, baina, akordio berriarekin, kooperatiba txikienei zabalduko zaie halako entitate bati lotzeko aukera. Hori sustatzeko, lehen urtean Konfekoopek ordainduko ditu kudeaketa gastuak.

Gogorarazi dute BGAE horretara ekarpenak egiteagatik langileek urtean 12.000 euroko kenkariak lortu ditzaketela pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan. Gaur egun, 706 bazkide ditu Izarpension BGAEak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.