Gaur, 22:00etatik 22:30era, argiak itzali eta eltzeak astindu dituzte Euskal Herriko leku askotan, argindarraren garestitzearengatik protesta egiteko.
Larrabetzun (Bizkaia) zaratatsua izan da protesta.
Zaratatsua gaurko #apagoiapic.twitter.com/sqEFBo4OAp
— Gora Larrabetzu! (@larrabetzu) October 8, 2021
Deustun, manifestazioan ibili dira, lapikoak astintzen.
Argindarraren prezioaren igoeraren aurkako mobilizazioa Deustun#DeskonektatuElektriketatikpic.twitter.com/V92BEnPKZ4
— Asier Robles (@asierrobles) October 8, 2021
Oñatiko (Gipuzkoa) udaletxeko argiak ere itzali dituzte. Iruñean ere, argindar konpainietatik deskonektatu lelopean bildu dira protestariak.
Iruñeko Alde Zaharrean#DeskonektatuElektriketatikpic.twitter.com/iNo2IP8tQD
— Bakartxo Ruiz (@BakartxoR) October 8, 2021
Zumaian zarata egiteko hainbat modu erabili dituzte, adarrak tartean.
#DeskonektatuElektriketatik#Zumaiapic.twitter.com/D3m5N2azFl
— Maddi (@maddi_altuna) October 8, 2021
Bilboko Zazpikaleetan bengalak erabili dituzte argitzeko, «Iberdrola lapurrak» oihukatzen zuten bitartean.
Bilboko Alde Zaharrean argindarra amatatu eta kalera atera gara! #DeskonektatuElektriketatikpic.twitter.com/nCvgH3pKWW
— EH Bildu Bilbo (@ehbildubilbo) October 8, 2021
Agurainen ere (Araba), txaloz hartu dute kaleko hainbat argi itzuli dituzten unea.
Agurainen ere #DeskonektatuElektriketatikpic.twitter.com/MZClail7UU
— Eva L.Arroyabe (@ArroyabeEva) October 8, 2021
Algortan (Bizkaia) Iberdrolaren bulegoaren aurrean bildu dira protesta agertzeko.
@iberdrola -ren Algortako bulegoaren aurrean amaitu dute mobilizazioa, "lapurrak" oihuen artean. #DeskonektatuElektriketatikpic.twitter.com/hHI092oadO
— Iker Rincon (@irincon_) October 8, 2021
Barañainen (Nafarroa) ere argindar konpainietatik deskonektatzeko eskatu dute.
#Barañain|en ere #DeskonektatuElektriketatik
— Navarino Rd (@NavarinoHackney) October 8, 2021
En #Barañain también #desconectaaseléctricaspic.twitter.com/xgo6HWAIBv
Eta Leitzako udalak (Nafarroa) ere bat egin du ekimenarekin, argi publikoak itzalita.
#Leitza.n #DeskonektatuElektriketatik aldarrikapenarekin bat eginez, itzaladia eta kazerolada egin ditugu.
— Leitzako Udala (@LeitzakoUdala) October 8, 2021
Leitzarrok ere, energia eredu jasangarri eta justuagoen alde! pic.twitter.com/S0LqXM9GzD
Llotja de Marreko adierazpena sinatu zuten Euskal Herriko, Galiziako eta Kataluniako alderdi politikoek egin dute deialdia. Sindikatuei, eragileei eta mota guztietako elkarteei eskatu diete deialdiarekin bat egin eta zabaltzeko.
Deitzaileetako bat EH Bildu da, eta gaur, koalizioaren legebiltzarkide Gorka Oterok bideo bat argitaratu du sare sozialetan, argindarra zergatik ari den horrenbeste garestitzen azaltzeko, eta deialdiaren nondik norakoak azaltzeko.
Hemen duzue elektrizitatearen iruzurra azaltzen duen bideoa; orain ere azpitituluekin, pertsona gorrek ere edukia eskuragarri izateko.
— Mikel Otero (@otero_mikel) October 8, 2021
Gaur, 22:00etan, #DeskonektatuElektriketatik. pic.twitter.com/l5mMNAyItL
Agiri batean laburtu zuten deitzaileek argindarraren garestitzea zer iruditzen zaien: «Konpainia elektrikoak aberasten ari dira, herritarrak pobretzen, eta Espainiako Gobernua ilunpean uzten ari da milaka etxe zaurgarri». EH Bildu, ERC, JxCat, CUP, Mes Mallorca, Mes Menorca eta BNG alderdiek bat egin zuten Llotja de Marreko adierazpenean.
Katalunian ere, argiak itzali dituzte hainbat udalek, Deltebrekoak eta Roquetesekoak, esaterako.
ðŸ”ÂÂŒ Així hem apagat les llums de l’Ajuntament de #Deltebre, a les 22 hores d’aquest divendres, per sumar-nos a la proposta d’aturada per l’augment continuat de les tarifes elèctriques pic.twitter.com/CMyVWh6PkU
— Ajuntament Deltebre (@ajdeltebre) October 8, 2021
Roquetes es desconnecta de les elèctriques durant 30 minuts com a mostra de protesta per l'escalada del preu de la llum. pic.twitter.com/uujyrh5JI0
— Ajuntament Roquetes (@AjRoquetes) October 8, 2021
Argindarraren garestitzearen atzean «iruzur handi bat» ikusten dute alderdi horiek. PPk eta PSOEk argindarraren sektorea pribatizatu eta «merkatuaren esku» utzi zutela gogorarazi dute, eta alderdi horietako buru batzuek interesak dituztela elektrika horietan berorietan. Argindarrarekin espekulatu egiten dela eta uraren edo haizearen gisako ondasun publikoekin enpresa batzuen jabeak aberastea besterik ez dela bilatzen salatu dute.
Energia oinarrizko gai funtsezkoa dela nabarmendu dute, eta salatu dute enpresa handi batzuen jabeek «poltsikoak bete» dituztela haren kontura. Espainiako Gobernua, ordea, ez dute ikusten arazo horiei aurre egiteko neurri eraginkorrak hartzeko bidean. «Adabakiak» jartzen ari dela uste dute. Eta hori baino zerbait gehiago egiten ausartu denean, berriz, enpresek xantaia egin diotela, ez soilik gobernuari, baizik eta herritar guztiei. «Eliteen eta gehiengo popular eta sozialen artek pultsu baten aurrean gaude».
«Oligopolioaren eta haren mehatxuen aurrean», Euskal Herrian, Galizian eta Herrialde Katalanetan «fronte komun bat» osatu behar dela iruditzen zaie Llotja de Marreko sinatzaileei. Nabarmendu dute hiru nazio horiek ez dutela modurik enpresa elektrikoei buru egiteko. «Gure parlamentuak eta gobernuak lotuta daude. Tresnak eta baliabideak ukatzen zaizkigu merkatuan esku hartu ahal izateko».
Argindarraren garestitzeari aurre egiteko moduak ikusten dituzte, botererik balute: gehienezko prezioak markatzea, tarifak zehaztea, araudiak zorroztea...«Subiranotasun energetikoaren falta oso garestia da galiziarrentzat, katalanentzat eta euskal herritarrentzat. Gure nazioen eraikuntzan, subiranotasun energetikora bidea egin behar dugu».
«Iberdrola, lapurrak»
Atzo ehunka pertsona bildu ziren, Bilbon, Ekologistak Martxanek antolatutako manifestazioan. «Iberdrola, lapurrak» eta «energia publikoa» zioten oihu artean, manifestazioa egin zuten Iberdrola dorretik. Ekologistak Martxan-ek deituta, hainbat talde, elkarte eta sindikatu atxiki zaizkie manifestaziora, eta ehunka pertsonak hartu zuten parte. Argindarraren publifikazioa eskatu zuten. Talde ekologistaren hitzetan, energiak «eskubidea» izan behar du, ez «negozio espekulatiboa».
Argindarraren garestitzeari aurre egiteko «neurri eraginkor eta errealak» eskatu zizkieten «oligopolio elektrikoaren konpainiei», Espainiako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari. Energia faktura «egiturazko pobreziaren oinarrietako bat» dela salatu zuten, eta emakumeei eta mendekotasuna duten pertsonei pobrezia energetikoak gehiago eragiten diela. Talde ekologistaren ustez, «pilatutako fakturek» ezinezko egiten dute «bizitza duin bat garatzea eta zorpetzearen eta prekaritatearen gurpiletik ateratzea».
Energia merkatu osoaren berregituratzea exijitzen diote Espainiako Gobernuari, eta enkanteak alde batera utziko dituen sistema bat indarrean jartzeko. Horrez gain, beharrezko ikusten dute kostuen auditoria bat egitea, eta Madrili eskatzen diote parte hartze publiko handiagoa izateko REE sare elektrikoaren bitartez.
Pobrezia energetikoaren ondorioak leuntzeko neurrien beharraz aritu ziren. Bide horretan, Ekologistak Martxan-ek Eusko Jaurlaritzari exijitu zion ez uztea enpresa energetikoei egoera zaurgarrian dauden pertsonei hornidura mozten. «Hau ez da amaiera, hasiera baizik». Ohartu zuten manifestazioaren bukaeran. «Espoliazio honen aurka egingo dugun oposizioaren hasiera».