ZAMUDIO. Aerotaxi elektrikoentzat propultsio sistemak eraikitzeko I+G-ko bi proiekturen buru izango da ITP Aero Bizkaiko enpresa. Proiektu horiek 13 milioi euroko aurrekontua dute. Konpainiak azaldu duenez, lurreko garraioen propultsio sistemek heldutasun handia hartu dute, eta, aldiz, aireko garraioan dauden «betebehar zorrotzek» propultsio elektrikoaren erabilera zailtzen dute.
Orain, propultsioetarako bost aldaera atera nahi dituzte, 60 eta 600 kilowatt bitarteko potentziarekin. Sistema horiek irismen mugatua izango dute, eta, horregatik, aerotaxietara joango dira, hots, hiri barruko eta hirien arteko mugikortasunerako, larrialdi zerbitzuetarako eta operazio logistikoetarako.
Erlantz Cristobalek, ITP Aeroko teknologia arduradunak, esan du sektoreko deskarbonizazioarekin eta propultsio elektrikoarekin «konprometituta» daudela, eta bi proiektuak merkatuaren dibertsifikaziorako «mugarri» izango direla.
ITP Aero aerotaxi elektrikoen bi proiekturen buru
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu