Italiako Valmex enpresaren %40 erosi du Orklik, merkatu berrietara iristeko
ORDIZIA. Valmexen %40 erosita, Orkli «maila globalean ur beroketaren sektoreko enpresa erreferente bihurtu da, eta produktu gama integrala eskaini ahal izango du». Zuntz zeramikoko erregailuen fabrikazioan espezializatuta dago Orkli, eta Ordizian (Gipuzkoa) du egoitza nagusia. 1982an sortu zen. Gaur egun, 900 langiletik gora ditu, eta urtean 150 milioi euro gainditzen dituen fakturazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu