Irizarreko lan gatazka desblokeatu dute

2022ko maiatzaren 14a
00:00
Entzun
ADUNA. Akordiorako oinarria egin dute Adunako (Gipuzkoa) Irizar E-mobilityko enpresa batzordeak eta zuzendaritzak. Atzo, hemeretzigarren greba egunean lortu zuten lan gatazka desblokeatzea. Dena den, grebalariek erabaki dute lanuzteei eustea, enpresa itun berria «erabat argitu eta sinatu arte». Batzordeak bilera egingo du gaur langileekin, eta han emango ditu aurreakordioari buruzko xehetasunak.

Hori hala, gaur arratsaldean Andoainen egitekoa zen manifestazioa bertan behera utzi dute, eta, horren ordez, kontzentrazio informatibo bat egingo dute. Era berean, elkartasun jaialdiari eutsi diote, eta han biltzen duten dirua Irizar taldeko Alconza enpresako (Berango, Bizkaia) grebalarientzat izango da.

Irizar kooperatiba taldekoa da E-mobility. Duela bost urte sortu zuten. Adunako lantegian aritzen diren langile gehien-gehienak soldatapekoak dira: 300 inguru. Lan baldintzak duintzea eskatu dute, eta Gipuzkoako metalgintzako hitzarmena oso-osorik betetzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.