Irizarrek beste 11 autobus elektriko egingo ditu Euskal Hirigune Elkargorako

Tramb'bus garraiobidean erabiliko dira. Adunako (Gipuzkoa) fabrikan egingo dira osorik.

Baiona
Autobus elektriko bat Baionan. GUILLAUME FAUVEAU
jokin sagarzazu
2024ko ekainaren 6a
15:00
Entzun

Irizar e-mobilityk beste 11 autobus elektriko salduko dizkio Euskal Hirigune Elkargoari. Fabrikatzaile berak eginiko hemezortzi ibilgailuei batuko zaizkie. Autobus elektriko horiek denak Tramb'bus garraiobidean erabiliko dira. Irizarrek ezagutarazi du kontratu berria, baina ez du operazioaren kostuaren berri eman.

Ale berriak T1 Baiona-Miarritze-Angelu linearen maiztasuna handitzeko erabiliko dira, eta T2 Baiona eta Tarnose (Landak, Okzitania) lotzen dituen linea beste bost kilometro handitzeko, autobusak Basusarrira sar daitezen.

Ibilgailu berri guztiak elektrikoak izango dira, Irizar Ie Tram modelokoak, aurrekoak bezala. Zazpi unitate hemezortzi metro luze izango dira, eta gainerako laurak, hamabi metro luze. Irizar e-mobilityk Adunan (Gipuzkoa) duen fabrikan egingo dira oso-osorik, bateriak eta gainerako azpiegitura sistema guztiak barne.

Euskal Hirigune Elkargoak 2019. urtean jarri zuen martxan Tramb'bus garraiobidea. Txik Txak marka komertzialaren pean jarduten du, Euskal Hirigune Elkargoak kudeatzen dituen Ipar Euskal Herriko garraiobide sarean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.