Interes tasak beste bi aldiz igotzea espero du Arriolak

2023ko ekainaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Anton Arriolak uste du Europako Banku Zentralak gutxienez beste bi aldiz igoko dituela interes tasak, eta bietan %0,25eko igoerak izango direla, «aski inflazioa baretzeko». Tasen jaitsiera, berriz, 2024rako espero du.

Interes tasen igoerak gutxi handitu du Kutxabankeko bezeroen berankortasuna: «Enplegua sortzen ari da, ekonomia oro har ondo doa, espero baino hobeto, eta horri esker eusten diote».

Berankortasun txikia aipatzean, Europako banku sistemaren indarra goratu du, eta esan du ezinezkoa dela AEBetako banku batzuen porrotak kontinentez jauzi egitea. Azaldu du banku sistemak oso ezberdinak direla, eta AEBetan ez dagoela Europan adinako kontrol zorrotzik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.