«Inoizko urterik onena» izan zuen iaz Gaiak: +%7

2022ko ekainaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gaia klusterrak bere ibilbideko «urterik onena» izan zuen iaz: hala laburbildu du Elena Zarragak urteroko balantzean —gaur du urteroko biltzarra—. Eta bada zerbait, teknologia enpresak elkartzen dituen elkartea 1983an sortu baitzen. 302 enpresen artean 5.724 milioi euro fakturatu zituzten, 2019an baino %7 gehiago, eta, langile gabeziarengatik ez balitz, are gehiago fakturatuko lukete. «Eskaera guztiei erantzun ezinik gabiltza». Elkarteko enpresa kopurua, berriz, 311tik 302ra murriztu zen, baina enpresa batzuk askotariko moduz elkartu zirelako izan zen hori.

Eraldaketa digitala geldiezina dela uste dute Gaian, eta aurtengorako iragarpenak iazkoak bezain positiboak dira. Fakturazioa %7-10 handitzea espero dute, eta berrikuntzarako inbertsioa %10 handitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.