Inoizko garabirik handiena egingo du Jasok, Galeserako

2019ko ekainaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Jaso Industrial Cranes enpresak akordio bat egin du Tata Steel-ekin, azken horrek Port Talboten (Gales) duen fabrikarako bi garabi handi egiteko. Kontratua erronka da Itsasondoko enpresarentzat (Gipuzkoa), bi garabietako bat inoiz egin duen handiena baita. Zehazki, Port Talboteko altzairutegiko labea erregaiz hornitzeko erabiliko dute, eta 500 tona kargatu ahal izango ditu. Beste garabia, berriz, lantegiaren kanpoan izango da, eta altzairuzko xaflak mugitzeko erabiliko dute.

Jasok hemezortzi langile gehiago kontratatu ditu eskaerei aurre egiteko, eta ekoizpen eremua handitu behar izan du. Gainera, azpikontratazioa %30 handitu du. Lehen garabia dagoeneko jartzen ari dira Galesen, eta bestea 2020 hasieran da lanean hastekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.