Inkestak eta Txina

Joseba Barandiaran Andueza.
2010eko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
Gastuak murrizteko dekretua ozta-ozta atera zuen aurrera atzo Zapateroren gobernuak. Gaitzerdi, burtsaren eta euroaren ikuspegitik. Baina hauteskunde eskaera CiUk berak egiteak, zerbait adierazten du. Burtsa eguneroko inkesta bat da eta, hauteskundeetakoetan lez, ez dira gehiegi okertzen. Atzoko igoerarekin ere, Ibex-35 indizeak (+%3,23) urte txarra, oso txarra darama, baina Txinak Europari babesa agertu izana izugarri eskertu zuen; gaur ez dago hauteskunderik, baina inkestetan edozein hobekuntza izatea eskertzekoa da. 3.118 milioiren salerosketarekin, Abertis (+7,51) etaFerrovial eta Iberiaz harago (%6na pasa irabazi zuten), blue chipetan Iberdrola (+%5,56), Repsol-YPF (+%4,29) eta BBVA eta Edurnezuri (%3na pasa irabazi zuten) nabarmendu ziren. Santander (+%1,13) apalago ibili zen. Aspaldiko partez aho bateko igoerak izan ziren, ordea, 35eko tropelean. Hala ere, abstentzioa, zalantza edo duda-mudak puri-purian daude.



FCCk (+%2,74) energia berriztagarrietan inbertsioak etetea erabaki du, harik eta Espainiako gobernuak bere gainsari politika finkatu arte. Renovablesek (+%4,3) egun ona izan zuen arren, bistakoa da gainsariek gastua eragiten diotela Espainiako gobernuari.



Sabadell bankuak (+%0,96) Andaluziako Cajasur aurrezki kutxa erosteko aukera aztertuko du, interbentziotik salmentara ateratzen dutenean. Interesa izan lezaketen kutxez gain (tartean izan liteke BBK), atzerriko eroslerik ere ba ote den ikusi beharko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.