Beasaingo (Gipuzkoa) Indar Ingeteam lantegiko langileek greba egin zuten atzo, eta Zamudioko (Bizkaia) planta nagusira joan ziren protesta egitera, enpresaren zuzendaritzaren aurrera. Asteartean ere lau orduko lanuztea egin zuten, eta Beasaingo kaleetan egin zuten mobilizazioan 300 langilek baino gehiagok hartu zuten parte. Izan ere, langileek eta zuzendaritzak ez dute lortu akordiorik egitea 670 langileen lan baldintzak hobetzeko, eta, beraz, borroka prozesu bat abiatu dute. Datorren asteazkenean ere bi orduko beste lanuzte bat egingo dute, eta ostegunean, berriz, egun osoko greba.
Sindikatuek eta langileek «enplegua bermatzeko» neurriak adostu nahi dituzte zuzendaritzarekin, baita soldatak KPIaren arabera igoko direla bermatzea ere. Astelehenean eten ziren negoziazioak, eta langileek egun horretan bertan iragarri zuten lanuzteak eta grebak egiten hasiko zirela hurrengo asteetan.
Ingeteamekoek protesta eta greba egin dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu